XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zatikako ordainketak.

6. Zatikako ordainketa kalkulatzeko, Zergari buruzko Araudiko 62. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontutan.

7. Zatikako ordainketa hiruhilerik behin egingo da, apiril, uztail, urri eta abenduko hiletako 1 eta 25aren artean.

Subjektu pasiboak aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko du, aurrikusitako moduan eta epeetan, nahiz eta sartu beharreko kuota zero pezetakoa izan.

8. Subjektu pasiboek zatikako ordainketetarik bakoitzari aplikatu ahal izango dizkiote, 6. zenbakiaren arabera ateratzen diren portzentaiak baino handiagoak.

Bigarrena.

Zenbatespen objektiboari egindako ukoaren ezeztapena.

1. Salbuespen legez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek, zenbatespen objektiboaren metodoko zeinu, indize edo moduluen modalitateari 1992. urterako uko egin badiote, uko hori ezeztatu ahal izango dute 1993.erako.

2. Halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek, zenbatespen objektiboaren metodoko zeinu, indize edo moduluen modalitateari eta erregimen berezi erraztuari 1992. urterako uko egin badiete, uko hori ezeztatu ahal izango dute 1993.erako.

3. Aurreko atalek aipatutako ukoaren ezeztapena 1993.eko apirilaren 25era arte egin ahal izango da, martxoaren 12ko 569/1992 Foru Aginduaz horretarako onetsitako S-4 ereduan.

AZKEN XEDAPENAK

1. Eskuespena ematen zaio Ogasun eta Finantzen foru diputatuari, honako foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

2. Honako foru dekretu hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko den egun berean jarriko da indarrean.

Bilbaon emana, 1993.eko martxoaren 2an.

Aldian aldiko diputatu nagusia

FEDERICO I. BERGARETXE ZURIMENDI

Ogasun eta Finantzen foru diputatua

IÑAKI GOIRI BARRON